martes, 4 de diciembre de 2012

Bi neska manifestazio batean musukatzen dira

Berri hau ez da oso gaurkokoa, orain dela hilabete bat gertatu zen. Frantzian emakume batzuk manifestazio bat egiten hari ziren, homosexual eta abarren kontra. Manifestasio hartara joan zirenen artean, emakume homosexual bi zeuden. Homofobo haiek esan zuten guztia entzutean protesta eta defentza moduan muxukatu egin ziren denen haurrean bere maitasuna adierazteko.



Neskak ulerkorragoak

Ez dituzte berdin erantzun hamabost galderak neskek eta mutilek. Sexu aniztasuna neskek errazago onartzen dutela dirudi. Desberdintasun horien zergatiak galdetu dizkiogu Estombari: “Ikerketak emaitza batzuk eman ditu, hortik aurrerakoak interpretazioak dira, nahi baduzu, nireak. Gizonak asko dauka galtzeko, emakumeak ez, beti egon baita bigarren mailan. Homosexualitatearekin gizonaren eredu klasikoa puskatzen da. Ikerketan ikusten da mutilek jarrera okerrena gayekiko dutela, atzerago geratzen dira bisexualak eta transexualak.


jueves, 29 de noviembre de 2012

Lau ikasle jipoituak izan dira

Lau ikaslek aitortu dute jipoituak izan direla, hamahiru mehatxatu egin dituzte eta gauzak bota dizkiete hamazazpiri. Jarrera homofoboak jokabide bihurtu dituztenen eta ikusi dituztenen datuak ere ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula. Lekukoena deigarria da, gazteen %73,99ak norbait iraintzen ikusi du, eta %52,32ak, jipoitzen. Estombak ikerketan hurrengo galdera ez egitearen pena du, alegia, “Jarrera homofoboak ikusi dituzu eta zer egin duzu?”, zeren badirudi ikusi eta ez dutela ezer egin, begira geratu direla, eta lekukoek horrelako jarrera izatea sutarako txingarra da. Estombaren ustez, ikasle lekukoek ez dute loturarik egiten marikoi deitzearen eta horren atzean dagoen guztiaren artean. Badakite iraina dela, baina ez du alarmarik pizten.


martes, 27 de noviembre de 2012

Aita Santuaren iritzia

Papak hurrengoa esan zuen : "La homosexualidad es algo que está contra la naturaleza", euskaraz, "Homosexualitatea naturaren aurkako zerbait da"

Zuek hori pentsatzen al duzue? Guk, ez. Gure ustez denak pertsonak gara eta sexu jarrera desberdina izateagatik ez da inor desberdin tratu behar izan.



Sponge Bob homosexuala da

Sponge Bob marrazki bizidunetako pertsonaia ezaguna homosexuala da, Ukrainako moralaren defentsarako Batzorde Nazionalak egindako ikerketa batean ondorioztatu dutenez. Ukraínskaya Pravda egunkarian agertzen denez, Batzordeak telebistako marrazki bizidun ezagunak ikertu ditu eta batzuk debekatzea eskatuko die agintariei "haurrentzako benetako mehatxua" direlakoan.


 Bestalde, "Family Guy", "Pokemon", "The Teletubbies" eta "Futurama" telesailak "familia suntsitzera eta bizioen eta drogen sustapenera zuzendutako proiektuak" direla aipatzen da batzordearen ikerketan.


Horrez gain, Japoniako "anime" azpigeneroa "sexismoaren propagandaren adibide garbia" dela salatu dute.


 Ikerketan parte hartu duen Irina Medvedeva psikologoak azaldu duenez, 3 eta 5 urte arteko haurrek, telesail horiek ikusi ondoren, "keinuak eta irainak egiten dituzte ezagutzen ez dituzten pertsona helduen aurrean, barre-algarak eta zentzurik ez duten gauzak egiten dituzte modu nabarmenean".


lunes, 26 de noviembre de 2012

Berria

Sexualitatea aske bizitzeak, sexualitate eredu hegemonikoaren aurrean arau haustea suposatzen du. “Lesbiana naiz eta harro nago” diot lagun artean, baina baita ere, tabernan, herriko plazan, kalean edota ikastetxean. Lesbiana gisa jarduteak emakumeoi txikitatik ikastetxean, etxean, pulpitutik, telebistan irakatsi nahi izan dizkiguten guztiarekin haustea dakar: emakume onak; amak, gizonaren plazeraren iturri, zintzoa, finak, familia eredu tradizionalaren sustatzaileak, erromantikoak, ezkonduak.





jueves, 22 de noviembre de 2012

Ezkontza homosexualak legezkoak Euskal Herrian

Eskubideen berdintasunean urrats handi bat egin dute gay eta lesbianek Hego Euskal Herrian: haien ezkontzek gizon eta emakumeen artekoak bezala onartuta egongo dira. Hala esan zuen zuelako Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, homosexualen ezkontzak arautzen dituen legearen aurka PPk jarritako helegitea atzera botata.


martes, 20 de noviembre de 2012

Homofobia Euskal Herrian

Gizonak izaten dira homosexualen kontrako jokabide erradikalak izaten dabezan pertsona gehienak. Euskal Herriko gazteen %43 ez dabe ikaskide homosexual bat eduki gura izan. Bakarrik,%40 irakasle homosexualak eukitea ez dabe txarto ikusten, hala eta guztiz ere, %23 homosexualitatea gaixotasun bat dela pentsatzen dabe. Inkestatzailen erdiari berdin jake gayak ezkontzea baina enpagua ematen deutsie ikustea.


Homofobia Afrikan


(Eglin clik argazkian honi buruzko informazioa aurkitzeko)

Zer da LGBT?

LGBT, (Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual hitzetatik) pertsona homosexual ( gay nahiz lesbiana) bisexual nahiz transexualen mulzoa adiertzako sigla bat da.


lunes, 12 de noviembre de 2012

Datu interesgarriak

Homosexualitatea delitu moduan
Homosexualitatea delitua izaten  jarraitzen dau hainbat herrialdeetan, asken urte hauetan  bere ehunekoa gutxitu arren.


Kartzelan
Homosexualitatea zigor moduan penatuta dago legalki indian eta Afrikako herrialde askotan.



Homosexualitatea heriotza-zigorrean
Harreman homosexualak edo sindomia eukitzearen heriotza-zigorrak existitzen dira!
Arabiar emirerri batzuetan homosexualen arteko harremanak heriotza-zigorrarekin zigortu daitekez.





LGBT pertsonen hilketa
Homofobia oso zabalduta dagoan herrialdeetan, homosexualen hilketak ugariak izan datekez.
Brasil da homosexualen hilketak ugarienak izaten diran herrialdea, izan ere 2007an 122 pertsona baino gehiago hil egin ebazan.


Laneko bazterkeria
LGBT pertsonak (homosexualak, bisexuales eta transgeneroak  taldean izendatzen dabezan siglak dira.)  lanean baztertuak izaten dira ahozko biolentzia,fisika eta psikologika jasaten, legeen faltengatik.







jueves, 8 de noviembre de 2012

Datuak munduan homofobiari buruz

Homosexualitatea gizartean onartu behar da? Baietz erantzun duten pertsonen portzentaia.



%81-90 (Larrosa)
%71-80 (more iluna)
%61-70 (morea)
%51-60 (urdin argia)
%41-50 (berdea)
%31-40 (turkesa)
%21-30 (berde grisa)
%11-20 (marroi grisa)
%01-10 (granatea)
Datu barik (grisa)


Homosexualen arteko ezkontza

Homosexualen arteko ezkontzak 11 estatuetan soilik daude onartuta, hau da:
-Espainian
-Holandan
-Danimarkan
-Norvegian
-Hegoafrikan
-Kanadan
-Belgikan
-Portugalen
-Suedian
-Islandia
-Argetina
Eta atzo, Obamak EAB-n ere onartu zituen ezkontza hauek. Hemen daukazue honeri buruz informazioa.



                    (Argazkian clik egin informazio gehiago ikusteko)






Obama, homosexualen ezkontzen aldeko lehenengo presidentea

Obamak, AEB-n homosexualen arteko ezkontzak onartu ditu. Beste hautagaiak, hau da, Mitt Romney-ek, homosexualen ezkotzen kontra egon da hainbat alditan, hemen daukazue horri buruzko informazio gehiahgo.


                      (Argazkian clik egin informazio gehiago ikusteko.)

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Berriak

Seguruenik entzun duzuela pasadan astean bere burua bataz beste egin zuen mutilari buruz, hau da, Tim Ribbern. Honek bereziki mobbing-a jasaten zuen eta hori homosexuala zelako zen bereziki, hau jasan behar dute sexu-horientazio desberdinak dituzten hainbat pertsonek. Hori nahi al dugu gure herriarentzat? Denak perstsonak gara eta dirudi batzuek hau ez dutela ulertzen.

martes, 30 de octubre de 2012

Zer da homosexualitatea?

Homosexualitatea sexu berekoen arteko harreman erromantiko edota sexualari esaten zaio. 1869an erabili zen lehenengoz hitz hau, Karl-Maria Kertbenyren lan batean, baina Richard Freiherr von Krafft-Ebinb alemaniar psikiatra hedatu zuen, 1886ko Psychopathia Sexualis lanean. Gaur egun erabiltzen den terminoa, beraz, XIX. mendean jaio zen, baina esanahia asko aldatu da garai hartatik. Homosexual adjektiboa, sexu harremanak bere bereko pertsonekin izateko joera duen gizabanakoa izendatzeko erabiltzen da, nahiz emakume, nahiz gizon izan. Homosexualitatea askotan heterosexualitatearen edo bisexualitatearen aurkakotzat ageri da. Lesbiana terminoa emakume homosexualak izendatzeko erabiltzen da. Eta ingelesetik datorren gay terminoa, euskaraz, gizon homosexualak izendatzeko erabiltzen da; ingelesez, oro har, edozein homosexual —emakume nahiz gizon— izendatzeko erabiltzen da, baina bereziki gizonezkoei buruz.

Zer da homofobia?

Homofobia homosexualen aurkako jarrera eta jokabide pertsonal, moral, ideologiko, politiko eta erlijiosoen multzoa da, haien aurkako aurreiritzi, bazterkeria eta indarkeria ekartzen duena. Adiera zabalean, bisexual eta transexualen aurkako jarrera eta jokabideak ere biltzen ditu.
Chat gratis